Erosi sarrerak 'Destiny Driver' antzerkia - KulturEkin, Deba | ticketrona, Debako Kultur Elkartea-ren eskutik

'Destiny Driver' antzerkia - KulturEkin

Debako Kultur Elkartea. Ostolaza Kalea 12 - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Debako Kultur Elkartea

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

Badator urriko KulturEkin! Oraingo honetan Destiny Driver antzerki laburra izango dugu gurean.
Aurtengo euskarazko lanik onenaren Kriseilu Saria jaso du antzezlan honek, beraz, ez galdu!

Aktoreak: Getari Etxegarai eta Ugaitz Alegria.
Zuzendaria: Olatz Ganboa
Iraupena: 20 minutu
Hizkuntza: Euskara
Sinopsia:
Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du. Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina ze preziotan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Iruzkinak

6
Aktore paregabeak, antzezlan dibertigarri ta sakona
Pilla bat barre egin genuen, bane aldi berean, pentsatzera eraman gintuen antzezlana izan zen. Aktoreak sekulako interpretazio ona egin zuten, pertsonalitate desberdinak ederki irudikaruz. Antzezlan eta aktore paregabeak. Gehiagotan lkusteko irrikatzen
Maider Beitia 2025/10/3 egunean joan zen
Bizitzak hartu duen norabideari kritika trajikomikoa.
Gustora ikusi genuen, barre ederrak botateaz gain, etorkizun ez hain urrunak (IAren erabilerak dakarren izugarrizko gorada ikusita) gure erabakietan,benetan guk noraino erabakitzen dugun gogoeta egiteko balio duen antzezlan dibertigarri bezain sakona
Lorea 2025/10/3 egunean joan zen
Destini driver
Gaia interesantes Ondo pasatzeko .eta parte egiteko
Gema 2025/10/3 egunean joan zen
Barre ugari.
Oso ondo dago. Asko gustatu zitzaigun. Biak soragarri egon ziren
Edurne 2025/10/3 egunean joan zen
Mundialak
Aktore oso onak, istorio on batekin. Barre algara batzuk bota ostean gustora atera ginen.
Edur 2025/10/3 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.